Ez da zugandik espero nuena egia esan, hasteko, oporretara joateko desiatzen egon eta hasi orduko, neska bat ezagutu eta nahastuta zeudela esanez hasi zenuen nire ibilbidea iluntzen. Badakit bakarrik egotea ez dela inorren nahia baina bai nire izan ere, niretzako denbora behar dut eta batez ere ez dut zure pendiente egon nahi.
Aurrera jarraituz, zertarako iritziak eskatu? Iritzien bidez gure artekoa gehiago mintzea eta okertzea eragin baitu, izan ere, nik ez dakit zer daukadan baina orokorrean iritzi txarrak daude niregatik. Ez da erraza isilik geratzea baina beste pertsonari mina ahal den handiena ez emateagatik isiltzea ere ez da txarra... Badakizu zer gertatzen den? Hainbat iritzi eta pentsatu ondoren, egoista izatea dela esango nuke.
Egoista (Harlucet hiztegia): "Ororen gainetik berari komeni zaiona egiten duena, atsegin zaion guztia beretzat bakarrik nahi duena".
Bai hauxe bera, zuk zurea besterik ez duzu ikusi eta horrek eraginak izan dituelakoan nago, mintzea bazen helburua eta hasieratik niri garbi uztea lortu duzu! Bestalde, hau ez bazen nahi zenuena hurrengo baterako badakizu zer egin, lortu duzun bakarri adiskidetasun eta lagun bat galtzea izan baita.
Uste dut, zuretzat iritzi on bat izan zena niretzat kontrakoa izan zela eta irtsi garen tokiraino iritsi garela horregati hona hemen: "Ez da hilabete onegatik, hasieratik datorren gauza bat eta pertsonalidadea aldatzen ari zarela ta hori ez dezula onartu behar. Eta hau laga beharko bazenu ezindeteko gehio aguantau orain arte aguantau ditudanak. Hitzek, hitzek eta hitzek... min gehio ematekok eta zuri burue mierdaz betetzeko.
Dana oso errez ikusten da ezagune dezun leku baten, ezagunekin bilduta zarenen eta erreza daukezunen aurpegia esan gabe esateko, bai ezta?
Ba jakin zazu, minduta eta zutaz ezer ez badet jakin nahi honek danak eragin dona izan dala, ez zea indignau ezta eun baten nei aurpegie eman eta lasai "soluzionatzen" supuestamente oi nahi zenula eta hitz ein eta bata bestengandik pentsautakon utzi eta yasta gero bakoitzek pentsauko zon relaziokin jarraitu nahi zon laun bezela edo ez. Baino hau dana in ta gero? Ez det ezer jakin nahi!
Zuri jarriko nizuke nere azalen aber ze eiten zenun ta oain nei ez etorri a buenas zeatio ya berandu da hau dana jasan behar izan det ta gañea azkenen etxea iritsi baino eun bat leno dana katapun! botata.
Ez dizut eskerrike eman behar ein diazun guztigatik ze dana zuk nahi izan dezun bezela izan da beti, ibili in diazu muñeko bat bezela ta hori gutxi balitz momentuik onenak zetozenen zas! zure iritzi on horik kontun hartuta dana barrankotik bera botatzea erabaki dezu.
Bizi ona izan baina ez nere launtza, adiskidetasun eta oain arte eman dizuten guztik eukita.
Agur betirako!
*Bukaerara iritsi da historioa*
