lunes, 29 de diciembre de 2014

Enkore -Muxurik muxu-

Hainbat kantuk zure kontrako pentsamenduen aukeraketa egitea eramaten nau:


Usaindu zaitzaket arnas eta usaindu

hemen zaude nire senak esnatuz
bihurri aurpegi horrek salatzen zaitu
eskutik oratu hegan egin dezagun

Non geratu dira zure nahiak?  

Arropak erantzi muxurik muxu
Biluzik gaudela laztandu nazazu
Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu
maite zaitut.

Non geratu dira zure muxuak?

Zure ahoa nire lepora lotu
nire atzazalak zure bizkarra mindu
gertu zaude, gertu nago, elkarren artean gertu
eskutik oratu hegan egin dezagun.

Besarkadak?

Arropak erantzi muxurik muxu
Biluzik gaudela laztandu nazazu
Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu
maite zaitut.

Hitz politak?

Zure garrasien jabea nauzu.
Nire garrasien jabea zaitut.

Momentuak?
Arropak erantzi muxurik muxu
Biluzik gaudela laztandu nazazu
Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu
maite zaitut.

Nahiak?
Arropak erantzi muxurik muxu
Biluzik gaudela laztandu nazazu
Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu
maite zaitut.

EZEREZETAN!

sábado, 9 de agosto de 2014

Aurrera pausuen bila

Ibilbide berria eraikitzen...
Aurretik esandako modia  ibilbide berria eraikitzeko momentua iritsi da edo baliteke ez nahi izatea edo ezin izatea. Denbora kontua delakoan nago baina ez dut uste min sakon hau aste batzuen kontua izango denik beraz, zer egin?

Ez da nire nahia bakarrik pozik bizi ahal izatea nahiz eta momentu honetan horretan lagunduko didan pertsona ezin aurkituan ibili oraindik udako onena iristear dagoela esantera ausartuko nintzake.

Zeraingo festak, valentzian aste betez oporretan eta gero Ezcarayen beste astetxo bat edo agian etxe ingurutik baina ez da erraza pentsatzea, bakardadearen hutsunea betetzeko edo beti mugimenduan ibiltzeko era dela esango nuke.

Beraz, galderen erantzuna aurkitzen saiatzea izango da hurrengo asteetan zehar bete beharreko helburua.

Ondo segi bitartean!

jueves, 31 de julio de 2014

Bi urte ondoren...

Iritsi da agur esateko eguna, ez da pentsatzen nuena baina bai entzundakoak eta jasandakoak eragindako eginkizuna. Ez da erraza baina ezta zaila ere, Irlandako esperientziak indarberrituta bueltatzea ekarri dit eta zuk berriz denbora guzti honetan mindu bakarrik egitea eragin didazu.

Ez da zugandik espero nuena egia esan, hasteko, oporretara joateko desiatzen egon eta hasi orduko, neska bat ezagutu eta nahastuta zeudela esanez hasi zenuen nire ibilbidea iluntzen. Badakit bakarrik egotea ez dela inorren nahia baina bai nire izan ere, niretzako denbora behar dut eta batez ere ez dut zure pendiente egon nahi.

Aurrera jarraituz, zertarako iritziak eskatu? Iritzien bidez gure artekoa gehiago mintzea eta okertzea eragin baitu, izan ere, nik ez dakit zer daukadan baina orokorrean iritzi txarrak daude niregatik. Ez da erraza isilik geratzea baina beste pertsonari mina ahal den handiena ez emateagatik isiltzea ere ez da txarra... Badakizu zer gertatzen den? Hainbat iritzi eta pentsatu ondoren, egoista izatea dela esango nuke.

Egoista (Harlucet hiztegia): "Ororen gainetik berari komeni zaiona egiten duena, atsegin zaion guztia beretzat bakarrik nahi duena".

Bai hauxe bera, zuk zurea besterik ez duzu ikusi eta horrek eraginak izan dituelakoan nago, mintzea bazen helburua eta hasieratik niri garbi uztea lortu duzu! Bestalde, hau ez bazen nahi zenuena hurrengo baterako badakizu zer egin, lortu duzun bakarri adiskidetasun eta lagun bat galtzea izan baita. 

Uste dut, zuretzat iritzi on bat izan zena niretzat kontrakoa izan zela eta irtsi garen tokiraino iritsi garela horregati hona hemen: "Ez da hilabete onegatik, hasieratik datorren gauza bat eta pertsonalidadea aldatzen ari zarela ta hori ez dezula onartu behar. Eta hau laga beharko bazenu ezindeteko gehio aguantau orain arte aguantau ditudanak. Hitzek, hitzek eta hitzek... min gehio ematekok eta zuri burue mierdaz betetzeko.

Dana oso errez ikusten da ezagune dezun leku baten, ezagunekin bilduta zarenen eta erreza daukezunen aurpegia esan gabe esateko, bai ezta?

Ba jakin zazu, minduta eta zutaz ezer ez badet jakin nahi honek danak eragin dona izan dala, ez zea indignau ezta eun baten nei aurpegie eman eta lasai "soluzionatzen" supuestamente oi nahi zenula eta hitz ein eta bata bestengandik pentsautakon utzi eta yasta gero bakoitzek pentsauko zon relaziokin jarraitu nahi zon laun bezela edo ez. Baino hau dana in ta gero? Ez det ezer jakin nahi! 

Zuri jarriko nizuke nere azalen aber ze eiten zenun ta oain nei ez etorri a buenas zeatio ya berandu da hau dana jasan behar izan det ta gañea azkenen etxea iritsi baino eun bat leno dana katapun! botata. 

Ez dizut eskerrike eman behar ein diazun guztigatik ze dana zuk nahi izan dezun bezela izan da beti, ibili in diazu muñeko bat bezela ta hori gutxi balitz momentuik onenak zetozenen zas! zure iritzi on horik kontun hartuta dana barrankotik bera botatzea erabaki dezu.

Bizi ona izan baina ez nere launtza, adiskidetasun eta oain arte eman dizuten guztik eukita. 

Agur betirako! 



*Bukaerara iritsi da historioa*

domingo, 15 de junio de 2014

Aste ahaztezin bat

Blog honen esistentzitaz akoradaure ez nintzen eiten, egie esan denboa asko da idatzi ez detela eta baneuken gogoa zeoze idatzi eta publikatzeko.

Badira lau urte blog hau ireki nuenetik, ordutik gauza asko aldatu dira eta baita nire bizitza ere. Baliteke orain dela lau urte zoriontasuna ezberdina izatea, nahikoa nuen hemendik hurrun egotearekin, jende berria ezagutu eta beraiekin denbora pasatzearekin baina lau urte beranduago bertan dut burua zergatik?

Hiri horrek erabat arrituta utzi ninduen, beste inon tratatu ez ninduten bezaka hartu zidatelako izan ziketeen, baita jendeak nintzen bezalakoa nintzela azeptatzen zidalako eta txoria zeruan bezala libreago sentitzen nintzelako.

Lau urte beranduago graduazio eguna iritsi da, gaurkoa izan da egun hori eta aste osoan pentsatzen egon naizena beti berdina izan da. Badakit inor asko niretaz ez zela akordatuko eta zertarako balio dit ni damutzen egoteaz? Askotan damutu naiz bide hau hartu izana eta ez beste bat, baita nire pentsamenduaren aldaketa ere.

Negarmalkoen artean hitz hauen erantzuna datorrela esango nuke, lau urte izan dira, non nirean bostean amaitzea pentsatzen dudana, ez da bide motza izan ezta apala eta aldaparik gabekoa ere. Alderatziz, nire bizitzaren hasierako egunetik tristura da nire begietan dagoena eta orain ere horrela jarraitzen dut.

Zorionak aurten graduatzen zaretenoi, asko pozten naz! :)

Aste txarra izan da bai, bai aurreko guztiagatik eta baita inguruan dudan jendeak ulertu/entzun nahi ezagatik ere, ez denak baina bai gehienak. Noiz izango dut bakarrik iritzia emateko eta eskubidea hartzeko aukera? Ez da erraza mundu berri batean hastea, era berri batera jokatzea, baita pentsamendu (ametsen) kontra joatea ere.

Erreza ez den arren, egunak joaten dira eta horrekin batera pentsona askorekin kontaktua galtzen duzu, baita lehengo lagun izatera heldu ere. Bestalde, lagun  kuadrila da alde guztietara laguntze dizuna. Honetaz gain, eskerrak eman nahiko nieke nire ondoan egon diren pertsonei baina nola azaldu egin duten guztia?

Ez da lan erraza galdera honi erantzuna ematea baina niri aguantatu eta bere ondoan egoten uzten didanak badu zer esana eta zer pentsatua. Badakit askotan nire buruagatik bakarrik pentsatzen dudala baina egoera zaileta bizi naiz, ez naiz zoriontsu eta ezta bizi pozez bizi ere. 

Badakit blog hontan azaldutako gehiena hemen geatzen dala ez dola ia iñok irakurtzen ta irakurtzen donak inporta zaiolako itten dola, nere sentimenduk eta gertaerak jakin nahi ditulako, beste inolako gaiztarik itteko asmoik ez daukela eta neregatik sentitzen dolako.

Eskerrik asko beti hor eon zealako eta badakizu zu zea irrbarrea ateatzen diten bakarra.





domingo, 4 de agosto de 2013

Zuk jarri izenburue edo erantzune eman...

Gabon txiki, 

Badakit hemen idaztea eta ez aurpegia esatea lotsagarrie iruittuko zazula, bestalde, ez zaizu ezer gustau behar hemen jartzen detena baño expresau beharra dauketela iruitzen zat ta hau da hortakosortu non blog bat, sentitzet!



Bada kasi urte bat hasi giñela (oaindio ez gea iritsi ta ez dakit iñoiz iritsiko dane egun hori) beti izan dittugu gure krisis (bateze nere partetikok) baño ez naz damutzen, batzutan balio izan dit nere burue eskarmentatzeko beste batzutan zuri adierazteatio ze iruitzen zaten ta beste batzutan berriz, nere mundun murgildu eta iñok ezer esan gabe nere ondoriok ateatzeko.

Eskerrik asko eman diazun guztigatik, ez da er
raza zuri adieraztea baño batzutan muñeka bat bezela tratatzez gain, zure iritzik botere haundie daukela iruitzen zat gure erlaziok, nere hitzek isiltasunen gordeta gelditzen baitie. Hala ta guztize, zure hitz goxok beti amets baten murgildu arazten diate baño hau bukatzen ai da momentu batzutan, zure bizitzako parte izateaz gain, denbora galtze galanta itten dizuten sentsazioa baitauket askotan.

Ez al da hobe bakoitzek bere bidea jarraitzea? Para poder follar no es necesario tener una chica en tu propiedad. En realidad no es algo que no me guste pero si que en medio de una relación haya cosas en las que una se da cuenta de que algo va mal, de que algo falla y escondo mi pequeño corazón de lágrimas para descargar delante del ordenar con palabras y no voz. Es lo más fácil pero soy tan humilde que quiero que la gente que está a mi lado no se preocupe de lo que me pase sino que sea feliz. Es por ello, que en algunas ocasiones me siente tonta muy tonta!


Es fácil decir de espaldas las cosas pero no es esa mi intención solo quiero que te des cuenta de todo aquello que hacer que me pase por cosas que tú ni te inmutas en saber. Sabes que? paso de ti y paso de todo lo que tengo al rededor! Solo quiero vivir mi vida y no alguien que me diga lo que tenía, debería o tengo que hacer. 


No es nada fácil entenderme pero yo se lo que digo y no quiero seguir mintiendo, recordando tiempos oscuros, solo quiero vivir el futuro en mi castillo de princesa en una ciudad de mis sueños. 

Eskerrikasko, 

Ez da agurra baina bai gero arte bat.


martes, 18 de junio de 2013

Egunon mattie,

Beste hilabete bat zure aldamenen, egunek joan eta egunek etorri zuregandik separatzeko gogo gutxiokin juten naz zuregana. Zure ondon jarri eta ez alde itteko gogoa sartzen zat, zure ondon eon ta eunek pasa ta eunek etorri zukin eoteko.

Atzoko eunei dagokionez, ez da erreza izan ganditzea, aldameneko jende asko ikusi det aurre in diona ni baño okerrago eonda eta horrek mintzen nau, bestetik, zure apoio eta zure sentimentu gutxik tristetu naute eta hori da oain hemen idazten eoten arrazoia.

Ez zaizkin gauza asko gustatzen baño aguantau itten naz, beste batzuk, aldiz, nere onetik ateatzen diate eta zurekin patzen dittut baño hori ez da atzoko kasue, izane, oso diferentea da pasa dana... asko haserretu naz zukin.

Sentitzen det, baño batzutan ez dizut ulertzen... Ez dittut zure hitzek konprenditzea iristen ta egie esan batzutan oso hegoista zealare iruitzen zat ta oi da gustatze ez zatela. Sentitzet baño batzutan nere onetik atatzen diazu ta hori da izurratzen ditena!

Gaurko eunei dagokionez, 10 hilabete baino azken fiñen beste eun bat bezela... zu gabe eta zuregandik hurrun... berdin zaio... olaxe da bizitza.

Nire tristuraren malkoek
indar gabe uzten naute
iluntasunak biltzen nau
eta zure irribarreak alaitu.
Hala ere, gaurko egunean
ez naiz zoriontsu...
SENTITZEN DUT!

viernes, 7 de junio de 2013


Kaixo maitea,

Badakit hau idazteak ez dizula asko lagunduko baina nire partetik hoberena desio dizut, ez da agurtzeko gutun bat ezta zein zoriontsu garen esateko ere, aste gogor honen ondoren zure falta ezinbestekoa dela esateko baizik, ez da erraza esatea baina bai azaltzea gauak ez baitira motzak izaten zu ez zaudenetan.

Zure irribarreak alaitzen nau eguna, zure hitzek erlaxatzen naute eta zu aldamenean izateak zoriontsu ez ezik beste pertsona bat izatea eragiten dit.

Ez da erraza zuri nire iritziak esatea, ezta gaizki hitz egitea askotan baina badakit batzuetan entzun behar ez dituzunak ere entzuten dituzula, sentitzen dut baina nire egon ezinak zurekin lertzera eramaten nau, bia badakit eta konsziente naiz zuk ez duzula inolako kulparik niri gertatzen zaidanarekin baina baita konfiantza handiena zurekin dudala esango nuke eta horrek espresatzerako bidea errazten dit.

Sentitzen dut ez zuri laguntzea eta zurekin mezprezuz jokatzea, badakit zure aurrean horrelako gauzak esateko gai ez naizela, ezingo nizuke ezer esan, ez da konfiantza faltagatik baina zuregandik gustatzen ez zaizkidanak esatea ez zait gustatzen, jakin nahi?

Ez da erraza azaltzea eta gutxiago maite duzun pertsona bati idatziz azaltzea, ez da muil gaiztoa zarela ezta zure ondoran egon nahi ez dudala baina bai hau egitzat hartzen dudala, esan nahi dudana da, zure problema, nahi duzunean akordatzen zara niretzat, behar nauzunean edo asko esatea ez balitz besterik ez duzunean. Badakit gogorra dela hau irakurtzea baina gehiago idaztea, egia esan, askotan izan dut zalantza eta jarraitzen dut momenturik egokiena aurkitzen baina ezinezkoa da.

Ez dago formarik, nire hausnarketak ez dit balio, ez nau asetzen eta hau gutxi balitz, nire egunak egunetik egunera gogorragoak eta zailagoak dira, tristura da nagusi eta zure falta handia somatzen dut, hala ere, ez naiz oraindik ere konsziente zure "neska-laguna" deitu daitekeena naizenik, nire ustez hau amets bat da, non errealitatea oso urrun aurkitzen den.

Nire helburua zu zoriontsu izatea da, baina horretarako ez naizela egokiena esan dezaket, asko sentitzen dut baina nire izateko era negatiboak beherakada egiten dit.

**IZAN ZAITEZ ZORIONTSU  ETA BIZI AMETSEAN MURGILDURIK**