Blog honen esistentzitaz akoradaure ez nintzen eiten, egie esan denboa asko da idatzi ez detela eta baneuken gogoa zeoze idatzi eta publikatzeko.
Badira lau urte blog hau ireki nuenetik, ordutik gauza asko aldatu dira eta baita nire bizitza ere. Baliteke orain dela lau urte zoriontasuna ezberdina izatea, nahikoa nuen hemendik hurrun egotearekin, jende berria ezagutu eta beraiekin denbora pasatzearekin baina lau urte beranduago bertan dut burua zergatik?
Hiri horrek erabat arrituta utzi ninduen, beste inon tratatu ez ninduten bezaka hartu zidatelako izan ziketeen, baita jendeak nintzen bezalakoa nintzela azeptatzen zidalako eta txoria zeruan bezala libreago sentitzen nintzelako.
Lau urte beranduago graduazio eguna iritsi da, gaurkoa izan da egun hori eta aste osoan pentsatzen egon naizena beti berdina izan da. Badakit inor asko niretaz ez zela akordatuko eta zertarako balio dit ni damutzen egoteaz? Askotan damutu naiz bide hau hartu izana eta ez beste bat, baita nire pentsamenduaren aldaketa ere.
Negarmalkoen artean hitz hauen erantzuna datorrela esango nuke, lau urte izan dira, non nirean bostean amaitzea pentsatzen dudana, ez da bide motza izan ezta apala eta aldaparik gabekoa ere. Alderatziz, nire bizitzaren hasierako egunetik tristura da nire begietan dagoena eta orain ere horrela jarraitzen dut.
Zorionak aurten graduatzen zaretenoi, asko pozten naz! :)
Aste txarra izan da bai, bai aurreko guztiagatik eta baita inguruan dudan jendeak ulertu/entzun nahi ezagatik ere, ez denak baina bai gehienak. Noiz izango dut bakarrik iritzia emateko eta eskubidea hartzeko aukera? Ez da erraza mundu berri batean hastea, era berri batera jokatzea, baita pentsamendu (ametsen) kontra joatea ere.
Erreza ez den arren, egunak joaten dira eta horrekin batera pentsona askorekin kontaktua galtzen duzu, baita lehengo lagun izatera heldu ere. Bestalde, lagun kuadrila da alde guztietara laguntze dizuna. Honetaz gain, eskerrak eman nahiko nieke nire ondoan egon diren pertsonei baina nola azaldu egin duten guztia?
Ez da lan erraza galdera honi erantzuna ematea baina niri aguantatu eta bere ondoan egoten uzten didanak badu zer esana eta zer pentsatua. Badakit askotan nire buruagatik bakarrik pentsatzen dudala baina egoera zaileta bizi naiz, ez naiz zoriontsu eta ezta bizi pozez bizi ere.
Badakit blog hontan azaldutako gehiena hemen geatzen dala ez dola ia iñok irakurtzen ta irakurtzen donak inporta zaiolako itten dola, nere sentimenduk eta gertaerak jakin nahi ditulako, beste inolako gaiztarik itteko asmoik ez daukela eta neregatik sentitzen dolako.
Eskerrik asko beti hor eon zealako eta badakizu zu zea irrbarrea ateatzen diten bakarra.

No hay comentarios:
Publicar un comentario