lunes, 29 de diciembre de 2014

Enkore -Muxurik muxu-

Hainbat kantuk zure kontrako pentsamenduen aukeraketa egitea eramaten nau:


Usaindu zaitzaket arnas eta usaindu

hemen zaude nire senak esnatuz
bihurri aurpegi horrek salatzen zaitu
eskutik oratu hegan egin dezagun

Non geratu dira zure nahiak?  

Arropak erantzi muxurik muxu
Biluzik gaudela laztandu nazazu
Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu
maite zaitut.

Non geratu dira zure muxuak?

Zure ahoa nire lepora lotu
nire atzazalak zure bizkarra mindu
gertu zaude, gertu nago, elkarren artean gertu
eskutik oratu hegan egin dezagun.

Besarkadak?

Arropak erantzi muxurik muxu
Biluzik gaudela laztandu nazazu
Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu
maite zaitut.

Hitz politak?

Zure garrasien jabea nauzu.
Nire garrasien jabea zaitut.

Momentuak?
Arropak erantzi muxurik muxu
Biluzik gaudela laztandu nazazu
Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu
maite zaitut.

Nahiak?
Arropak erantzi muxurik muxu
Biluzik gaudela laztandu nazazu
Zure ahotik ihesi doazen garrasien jabea nauzu
maite zaitut.

EZEREZETAN!

No hay comentarios:

Publicar un comentario