Orain dela 20 urte jaio zinen, egun zorionekoa bertara iritsi zinelako, OTSAILAK 18, inoiz ahaztuko ez dudan eguna, irribarre egiten laguntzen didan pertsona eta guztiaren gainetik lagun on baten etorrerako egun 1992/02/14 egun espezialtzat hartu dezaket.
1992an herri txiki honetan bakarra izatearen beldurra kentzen lagudu zenidan, 3 urte ditudanetik nire alboan egon zara, horien artean ingeleseko saioak, abesti politak, momentu ahaztezinak, musika eskola, akordeoia eta nola ahaztu gure ELEFANTEA :)) jaja
Lehen 8 urteak eskola berean, klase bakar batean, momentu gogor eta irribarretsuak, armarioaren pasadizoa, gabonetako irteerak, akordeoiko ensaioak, musika eskolarako bidaiak, kontzertuak... zuri ezagutzearen momenturik ederrenak izan ziren.
Hurrengo pausuari dagokionez, jende berria, irakasle gehiago, ikasle gehiago baina zu beti nire ondoan, beti lagun on eta atsegina :) ESKERRIK ASKO!
12 urterekin iritsi zen bakoitzak bere bidea hartzeko momentua, hainbat malkoren eta tristuraren momentuak pasa ondoren, ekin genion separaturiko bizitzari ordutik dena ezberdina izan da, gure lagun artea ezberdintzen hasi da, gure bizitzak beste ibilbide batean sartu dira, zuk zure lagun taldea eta nik neurea eginez baina...
18-19 urterekin berriro elkartzeari ekin diogu, hau gustoko dut bai noski! Geroz eta gehiago egoten gara, ederki eramaten gara eta momentu honetan perfektue zealako :)) bakizu taxista perfektue, juergazale bikañe, liderra gure herri haundi hontan, "Gazte Asamblada" sortzaile, sukaldarie eta gañea BENETAKO LAUNE!
20 urte ta ostiralen... AFARIE! tarta ta guzti SORPRESA! jajaja
muak :) holakok geiotan in barra dauzkeu*
Koperlix*
jajajajajajaja hau broma bat zan :P

No hay comentarios:
Publicar un comentario